XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zer ba, ¿ez ete da aguertu biar, pecatu-laguna ezautuerazo baric, esan ezin leiquian pecatua? -1.ampdeg; Norberen erru ariña, edo lendic esan da daucagun astuna azaldutiarren ezin leique iñoren erru astuna aguertu on ugarijen bat norberari ezpajatorco, esateraco, baque guztiz andija.

-2.ampdeg; Guei biarra bada, lenengo billatu biar da, erraz al bada, pecatu-laguna ezaguna echacon autor-entzulia; lagun urco edo gueidiaren izen-ona ezin loitu leitelaco bultzaguei zuzenbaric.

-3.ampdeg; Guei biarra dala, norbait eldu ezin bada erraz pecatu-laguna ezauna echacon autor-entzuliagana: batzuc diñue aguertu biar dala; beste batsuc ichi leitela eta ichi biar dala, pecatu-laguna ezautu-eragiten daben pecatuaren zerzelatasuna, beste autor-entzule bat aurquitu daiten arte (Busembau, Baller. P. etc.); orregaitic, ba, erechi bijoc daukezanezquero euren aldecor eta eusliac, olango pecatua nai esan nai ichi leite.

Baña jazoten dana da, olango iracasbideric eztaquijenac, gueyenetan pecatua zalantza edo eztabaida baric aguertuten dabela; eta iñoz pecatu-lagunaren zerzelaquizuna izten badabe esan baric, asmu charrez eguin daruela eta, euren jaquiñeza gaitic, autormen edo conpesiño deunguia eguiten dabela.

5. (t.ampdeg; I. pag. 293). Pecatu dudacuac confesadu biar dira dudacotzat, guztijac bere conciencijan daucazan moduan.

Onegaz esan gura bada, dudan egonic eguin daben ala ez, eztala conpesau biar ziertutzat, ondo esanda dago.

Baña, itanduten dot ¿aguertu biar dira pecatu astunac eguin ete diran eztabaidan egonezquero?.

Barrua ondo aracatu ta aztertu ostian, oraindiño eztabaidan bazagoz, obeto dirudi eztaguala aguertu biarric; eta au; eguin zenduela be, era batera irudituarren: bada eztabaidaco leguiac eztau iñor biartutan.